Skip to main content

Ziburuko ikastola aintzina !!

Submitted by admin on Og, 2014/14/08 - 14:35

Baionako auzitegiak arrazoin eman dio Seaskari eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolak dagoen tokian segitzen ahalko du heldu den irailaren 1etik goiti. Ziburuko Herriko etxeak ikastola kanporatu nahi zuen, eta ondorioz 12 haurrak kale gorrian utzi, beste inolako alternatibarik eman gabe. Gainera, ikastolak Mariñela tokian segituko zuen egun bakoitz 100 euroko isuna galdegina zuen. Baina ikastolak Mariñelan segitzen ahalko du. Baionako auzitegiak, aldiz, Ziburuko herriko etxea kondenatu du prozedura gastu guzien ordaintzera. Seaskatik eta Kaskarotenia ikastolatik, elgarrizketarako deia egin diote Ziburuko auzapezari, behin betiko konponbide bat Ziburun berean atzemateko eta ez auzitegien aitzinean. Kaskaroteniak bihotzez eskertu nahi ditu sustengua ekarri dioten herritar guzien laguntza.

ziburuko ikastola- barnea.jpg