Skip to main content

TOLOSA / XALBADOR KOLEGIOA TRUKAKETA 5.ean

Submitted by admin on Or, 2015/16/01 - 17:20

Aurten hirugarren aldikoz gauzatzen dute Xalbador Kolegioko 5.eko ikasle-irakasleek Tolosako (Gipuzkoa) Laskorain ikastolarekiko trukaketa. Gure ikastetxea biziki atxikia da proiektu honi, garrantzia handiko helburuak baititu :

  • Euskararen erabilpena indartu : adin berekoen artean euskaraz komunikatzea, hizkuntzaren garrantziaz ohartaraztea, eta erabilpenerako motibatzea.
  • Euskal Herriaren ezagutza sakondu : gure herriaren beste eskualde bat ezagutzea, Euskal Herriaren aniztasuna agerian ezartzea  (euskalkia, geografia, bizi modua, ekonomia….).
  • Harremanak landu : beste ikastola bateko adin bereko gazteekin harremanak ukaitea, elkar ezagutzea, ongi pasatzea.

Tolosarrak gure ikastetxe eta etxeetara jin dira 2015eko urtarrilaren 14tik 16ra, asteazkenetik ostiralera. Eta ondotik, gu Tolosarat joanen gara martxoaren 25tik 27ra.
Ikasleak bikoteka emanak dira. urte hastapenetik, bikoteen elkar ezagutza internet bidez landua izan da : bakoitzaren aurkezpena, bakoitzaren ingurunea (herria, familia, bizimoldea…).

Aste honetan, lagun Tolosarrentzat eskola orduetan aktibitate desberdinak antolatuak izan dira, tailer moduan : pista jokoa, Kanbo herriaren ezagutza, trinketean pilotak eta sareak eskuz egitea, Josekan Budo, marrazkia, bertsolaritza, irratigintza eta beste joko bat. Eskola orduetatik kanpo, ikasleak familien etxeetan egon dira, eta hango irakasleak gureekin ibili dira eskualdea ezagutzen .

Topaketa arraskastatsua izan da : Euskara sekula baino gehiago erabilia izan da, ikasleen  elkar ezagutza gauzatu da, harreman politak egin dira,  eta aroa lagun, hiru egun zoragarri pasa ditugu. Ikasleak anitz inplikatu dira proiektuan, sorkuntza ederrak eginez eta arduraz jokatuz ; burasoak ere gogotik sartu dira jokoan. Aipamen berezia antolaketan buru belarri ibili diren irakasle arduradunei, eta laguntza eman duten guziei.

Orain Tolosarako bidaia berantetsia dugu. Ea martxoa fite heldu den !

Xalbador-laskorain trukaketa arina.jpg