Skip to main content

Nik ere Ikastola bat nahi dut Ziburun!

Submitted by admin on Az, 2014/03/12 - 10:55

  Eguneko 100€ko isunari aitzin egiteko eta Ziburuko ikastolarendako aterabide bat atzemateko diru bilketa kanpainak aitzina darrai. "Nik ere Ikastola bat nahi dut Ziburun". Iragan asteburuan Debagoienan (Gipuzkoa) antolatu herri lasterkaldiekin, non milaka haur bildu diren Ziburuko ikastolaren sustenguz, Hernani eta Ordiziako errugbi taldeek  beren sustengua adierazi zioten Gipuzkoar rugby derbyan Ziburuko ikastolari. Orain Aretz Igiñiz Aviron Bayonnais taldeko errugbilari ezagunak et Paxkal Ezkurra, buruz buruko berezkoen pilotari txapeldunak agertu dute heien sustengua, « Nik ere Ikastola bat nahi dut Ziburun » afitxa izenpetuz eta 100€ko egun bateko isuna berengain hartuz. Ondoko egunetan, Euskal Herri osoko kirol munduko hainbat jokalarik gisa berean eginen dute Ziburuko ikastolari sustengua adieraziz eta egun bateko isuna berengain harturik. Zuk ere sustenga ezazu Ziburuko ikastola!

Laboral Kutxa: ES37 3035 0059 88 0590731027

Crédit Agricole   FR76 1690 6800 2401 1930 8510 028

Seaska diruz lagundu