Skip to main content

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA

Submitted by admin on Or, 2018/23/02 - 14:41

Arberoako ikastolaren DVDa ez duzu oraindik ikusi ? Lasai, lasai ! Baionan, Urruñan, Hazparnen edo Azkainen egin ziren erakustaldiak huts egin baldin badituzu, Saran laster berriz emanen dute ! Sarako ikastolako burasoek osatzen duten "Euskaraz Bizi" batzordeak emanaldi berezi bat antolatzen baitu datorren martxoaren 23an.

Itziar Bastarrika filma egilearen dokumentalak Arberoako Ikastolan eta bere komunikazio ez bortitzan (KEB) oinarritutako pedagogian murgiltzera gonbidatzen gaitu. Irakasleen, haurren eta gurasoen testigantzekin, irakaskuntzan, Marshall Rosenbergen teoriak dakartzan onurak deskubritu ditzazkegu.
Filmaren ondotik, trukaketa, solasa, eztabaida  eta ... zintzurbustitzea !

 

Arberoa ikastolaren DVD filma nun erosten ahal da ?

Ikastolarekin zuzenki harremanetan sartu beharko zara

http://arberoaikastola.org/

 

Hik Hasi aldizkariaren artikulua

Joan den 2017ko uztailaren alean, Euskal Heziketarako "HIK HASI" aldizkari famatuak artikulu ederra egin zuen Arberoa Ikastolaren proiektuaren aurkezteko. Hemen azpian klikatuz irakurtzen ahalko duzu

       

 

 

ados.jpg