Skip to main content

IKASTOLAK ATEAK ZABALIK!

Submitted by admin on Og, 2015/12/02 - 17:57

Martxoaren 7an, gure ikastolen ateak zabalik egonen dira.

Horrek ez du erran nahi urtean zehar ikastola leku hetsi bat denik, bistan dena ezetz ! Bainan, egun hartan, erakasleekin mintzatzeko edo lekuen bisitatzeko aukera paregabea da !
Ber denboran, buraso batzu hor izanen dira ere, galdera guziei erantzuteko.
Gai guziak aipatzen ahalko dira : kopuruak, ikaslearen jarraipena, gastuak, nola egin burasoek euskara ez dakitelarik…
Gure ikastolek haurrak onartzen dituzte 2 urtetik goiti, garbiak direlarik eta zailtasunean diren haurrei harrera egiten ahal diete, integrazio batzordearen laguntzarekin. Ikastolako haurrek herriko animazioetan parte hartzen dute, bertze eskoletako ikaslekin batera (Olentzero, Ihauteriak, Korrika…) Nahiz eta gure eskualdeko kulturari biziki atxikiak giren, garantzitsua iduritzen zaigu munduko bertze kulturei idekiak izatea. Ondorioz, gure pedagogiaren oinarriak hauek dira: hurbiltasuna, ingurumenaren deskubritzea eta autonomia erakastea. Urtean zehar, jarduera desberdinak antolatzen ditugu: ateraldiak, baratze baten zaintzea, kantuak & dantza tailerrak…
Gainera gure haurtzaindegia goizetan eta arratsaldetan idekia da.
Xehetasun gehiagorentzat, 05 59 52 49 24 zenbakirat dei ezazu lasai.
Zure etxetik hurbil beti bada ikastola bat !
Gure aurkezpen bideoak ere azalpen gehiago emanen dizkizu
Lagungarria izan daiteke.
IKASTOLA-BAI-WEB.jpg
Fitxategiak