Skip to main content

EUSKO EGUNA

Submitted by admin on Og, 2018/01/03 - 18:43
Ikastolako buraso gisa, euskoa erabiltzen dugularik, euskararen presentzia segurtatzen dugu dendetan.
Eusko proiektuko partaideak diren 200 saltegiek, euskarazko afitxaketa elebiduna ezarriko dutela hitz eman baitute.
Gaur egun, jadanik 130 enpresek hala egin dute. Euskoa erabiliz, euskararen alde egin duten indarra sustengatzen dugu.
Horrela, karrikako afitxaketetan gure haurrek gero eta Euskara gehiago irakurtzen ahal dute, eta horrek hizkuntzaren erabilpena naturalki bultzatzen du.

https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTA9ca4gjw01RhwnQiUIw94ksIwXquYGa5e0I6P5Aco7gnXal5w

Nork nahi ditu euskoak irabazi ?

Euskoa erabiltzen delarik, gure ikastoletako finantzamendu eredu berri bat garatzen dugu: hala nola, eusko proiektuaren partaide bilakatzen girelarik, elkarte berrezi baten gozama edo gozaita bilakatzea erabakitzen ahal dugu.
Ondorioz, elkarte horrek gure euskoz eginen diren trukaketen %3 eskuratuko du. 2017 urtean 13 000 eusko banatuak izan ziren eta orotara 50 000 eusko 2013-tik.
Gainera, dirulaguntza berezi horren zama guk dugu finkatzen: gero eta eusko gehiago erabiliz, gure ikastolari emaiten diogun dirulaguntza gero eta handiagoa bihurtzen da.
Adibidez, saltegietan hilabetean 200 eusko erabiltzen dituen familia batek, urtean 72 euskoko emaitza sortarazten du.
Ondorioz, 20 familiek ber gauza egiten baldin badute, ikastolak urtean 1440 eusko eskuratzen ahal ditu. Gainera, horrek ez dio fitxik kostatzen familiari, euskoari harpidetza kondatu gabe (1€/ hilabetean edo 5€/urtean beherapen bereziarekin).
Ikastolak ere partaide aktiboak izaten ahal dira, burasoen kotizazioen pagatzeko euskoak onartuz eta beren erosketak euskoekin eginez, edo Seaskari doakion kotizazioa euskoekin ordainduz.

Eusko Eguna martxoaren 4ean!

Euskoari buruzko xehetasun guziak ukaiteko, eta harpidedun bilakatzeko, www.euskalmoneta.org webgunea begira ezazue !

Bertzenaz,  zatozte martxoaren 4eko Eusko Egunera ! Baionako Glain elkartetxean iraganen da:  goizeko 10etatik Pirritx eta Porrotx  (6 €/eusko sartzea), zirkoa deskubritzeko lehen ikaspenak, animazioak, merkatua, ostatua, taloak, bazkari herrikoia,mintzaldi publikoa ... eta pesta eguna behar den bezala bukatzeko, "Patxi eta Konpainiaren" dantza eta piko dantzaldia !

https://i1.wp.com/bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/02/versionpourWEB.jpg?resize=287%2C406&ssl=1

 

Photo Eusko Eguna.JPG