Skip to main content

Euskararen Eguna 2014 : Bernat Etxepare Lizeoko Lehen Lore Jokoak

Submitted by admin on Og, 2014/04/12 - 12:13
Nahiz euskarak 365 egun dituen, Euskararen Eguna gisa berezi batez markatu dugu Bernat Etxepare Lizeoan. Izan ere, karia horretarat, 1853an Abaddiak abaitu bidetik, Bernat Etxepare Lizeoko Lehen Lore Jokoak antolatu baititugu. Hiru aste lehenago aurkeztu genien ideia ikasleer eta orobat sartu da ekimenean. HARRESIA gaia harturik, 3 sorkuntza mota egiteko aukera izan dute: edo narrazioa, edo poesia/bertsoa, edo irudia eta hitza nahasten zituena. Orotarat 224 ekoizpen bildu dira. Lanen hautaketa ikasleek berek egin dute eta azkenean maila bakoitzetik 3na lan hautatu dira hots orotarat 9. Haatik, lan guziak ikusgai dira lizeoko jantegian abenduko oporrak arte. Lore Jokoen ospakizuna, bazkal garaitik abiatu dugu, izan ere, ikasle eta langileek ekarri jakiekin egin baitugu pik-nika erraldoia. Bazkari honen etekinak Ziburuko ikastolaren aldekoak izanen dira. 13.30ak inguru Lore Jokoetako lan hautatuak irakurri dira eta horretarako komita berezi-bereziak ukan ditugu: Amets Arzallus bertsolaria, Aretz Iguiñiz Avyron Bayonnais-ko errugbi jokalaria, Argitxu Camus historialaria, hiruak ala hiruak Lizeoko ikasle ohiak, eta Zezenak musika taldeko Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri. Ondotik, euskararen babesaren irudi, Baxoa Euskaraz aldarrikatuz harresia osatu dugu ikasle eta langilen artean. Arratsaldea, kantuz eta dantzan bukatu dugu.
lizeoa euskararen eguna.jpg