Skip to main content

ERDOZAINTZI ETXART KOLEGIOA DANTZAN !

Submitted by admin on Og, 2015/15/01 - 10:44

Baxe Nafarroa Herri Antzokia, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa, antzaz Konpania eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua egiturek gomitatzen zaituzte : 2015eko Urtarrilaren 16an - 4etan Larzabaleko Larrezabal gelan 5garreneko ikasleek, dantzariek eta Nathalie Remadi koregrafoak. Sortu dituzten 2 dantza piezen deskubritzera, MUGALARIAK deialdiaren barne sustengatua den proiektua
 
 
TXORIAK Mugaz gaindiko hezkuntz artistiko proektu ainitza,
baserri herrialdeko kolegiotarrei zuzendua
 
2016 urtean, Donostia Europako Kultur Herri Nagusi izanen da eta hitzordu nagusi honen kari, Baxe Nafarroako Herri Antzokia elkarlanetan abia- tu zen joan den primaderan Donostia 2016 egiturakoekin, « Hazitegi mugalariak » programakari,  hezkuntza artistiko ekintzak garatzeko asmoz. 2014ko ekainan, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko hezkuntz taldeari kultur proiektu baten eramateko proposamena luzatua izan zitzaion. Lehen urratsa zelarik Errenterian kokatzen den « Dantzaz » konpaniaren egonaldi baten errezebitzea kolegioan bertan, aste oso batez. Dantza garaikide Konpaniak hunek « Txoriak zoroen itsasoa » ikusgarria sortu zuen joan den uztailan Mikel Laboaren obraz inspiratuz.  Hori abiapundutzat hartuz, Kolegioko hezkuntza talde osoak lan berezi bat eraman du Dantzaz Konpaniako zuzendari eta koregrafo batekin, Laboa kantari-musikari-olerkariak utzi duen ondaretik gai desberdinak aztertzea eta aipatzea ikaslen ikasgai desberdinetan.Hortaz gain, dantza garaikidearen deskubritzeko parada ezin hobea izango da 5gar- reneko ikaslekin. Egunero 24 ikaslek oren bat’erdiz gorputz esprezioa eta dantza lan- duko dute, Laboaren kantuetan oinarrituz. Horrez gain, gelako 16ikasle nahiantek klase denboratik kanpo bigarren sorkuntza bat landu dute, konpaniako koregrafiare- kin
 
 
 
Urtarrilaren 17an, ikaslek Donostiako Egia Antzokiako taulagainera igoko dira
heien sorkuntzen aurkezteko.
 
Bertan, Donostiako Maria Reina ikastegiko adin bereko ikasle talde bat aurkituko dute, xede berdinaren inguruan, aste berean,  proeiktuaren beste deklinabide baten lantzen arituak izango direnak Dantzaz Konpaniako beste 6 dantzari eta koregrafo batekin. Hauek ere, asteko lanaren 2 emaitzak presentatuko dituztela. Azpimarratu behar da ere 2015eko hiruhila osoan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko hezkuntz taldea eta ikasleak, Dantzaz konpania eta Baxe Nafarroako Herri Antzokia proeiktua segituko dutela animazio desberdinak antolatuz, hauetan besteak beste Laboari lotuak izan diren artista bisitak, argazki erakusketa…