Skip to main content

ERAKUSKETA DONIBANEKO IKASTOLAN

Submitted by admin on Or, 2015/13/03 - 14:16
Aurten ere Donibane Lohizuneko ikastolak arte erakusketa pollita antolatu zuen, bere "ate idekien" egunaren karietan.
Bertako arduradunek jin ziren buraso berriei ongi etorria egin ondotik, ikastolen pedagogiaz hitz egin zuten. Donibane Lohizuneko ikastolaren aurkezpena egin ondoren, jantegira ereman zituzten bertako ikasleen arte lanen erakusketa ikustera. Bertan zeuden burasoekin mintzatzeko parada ukan zuten. Famili frango pasa zen beren haurren lanen ikustera. Giro ona zen, jendea pozik. Argazkietan ikusiko duzuen bezala, Donibandar gazteek Jawlensky, Giacometti, Munch, Keith Haring, Dubuffet artista ospetsuen estiloak landu zituzten.
Goresmenak artistei eta beren erakasleer !
Donibaneko ikastola - erakusketa 1 - arina.jpg