Skip to main content

BAKANTZETAKO IKASTALDIAK

Submitted by admin on Az, 2018/21/02 - 12:27

Otsaileko bakantzetan, Seaskak bi ikastaldi antolatzen zituen: mus jokoa Kanbon eta robotika Ziburun.

 

Mus ikastaldia

Otsailaren 12tik 16ra Mus ikastaldia iragan da Seaskako Kanboko egoitzan.

20 bat ikaslek parte hartu dute eta izigarri ongi pasa da.

Mus federazioko Mattin eta Ttotte gurekin ziren gazteeri mus jokoaren truko guziak erakasteko. Goizetan haurrek mus jokoaren sekretuak ikasten zituzten eta arratsaldetan bertze animazioetan parte hartzen ahal zuten (jokoak, barnean ala kanpoan, kanboko mediatekaren bisita, euskarazko filma bat ...)

Auzoko Arditeia zahar etxera joan ziren gazteak,  bertako aitatxi & amatxiak desafiatzeko ! Belaunaldien arteko trukaketa ederra izan zen !

Bertzalde, Federazioko lagunek deia zabaltzen digute datorren otsailaren 24an iraganen den gazte txapelketan parte hartzera.

1997tik goiti sortu diren guzieri idekia da. Informazio guziak www.federation-mus.fr
Milesker parte hartzaile guzieri eta heldu den urte arte !

 

 

Robotika ikastaldia

Bertzalde, Seaskak bertze ikastaldi bat antolatu zuen ere Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan: robotika eta programazio informatikoa.
Zoritxarrez, ez zen aski izenik izan animazio horren atxikitzeko beraz ezeztatzea erabaki ginuen.
Bertze aldi batez egitea espero dugu.

mus ikastaldia 2018 - arina.jpg