GLISSEGUNA 2017

Irailaren 24ean, Glisseguna, Seaskak antolatzen duen lerra kirolen pesta, 15garren aldikotz iragan zen.

Lehenik,  irailaren 17an antolatzea pentsatua izan zen bainan aro biziki txarra aurreikusia izan baitzen, Angeluko eta Miarritzeko ikastoletako arduradunek aste batez gibelatzea erabaki zuten. Apustua irabazi zuten ! Uhainak, iduzkia, aro goxoa izan baitziren irailaren 24ean !

Aurten ere, familiak numbre handian jin dira, surf, skate, trotineta & skimboard saioetan parte hartzeko (dohainik, musutruk !)

Horrekin batera, kirol erakustaldiak edo ikaspenak ere baziren (yoga, yoseikan budo, kung fu, tai ji quan...)

Uhainen melodiaren laguntzarekin, Maialen Alfarok sofro-kontzertua eskaini zuen hondartzan, Alboka Tropik taldeko hirukoteak bazterrak alaitu zituen aperitifa denboran eta arratsaldea bururatzeko, XANOk bere kantu elektro-poetikoak eskaini zituen publikoari.

Dantzak ere bere lekua izan zuen egitarauean: euskal dantza Beskoitzeko Oinak Arin taldeko gazteen sorkuntzarekin eta hip hop dantza Baionako Street Art Studio elkarteko kideekin.

Haurren xokoa mukurru bete egon zen egun osoan (surf mekanikoa, puzgarriak, tranpolina, txalaparta edo berziklatze tailerrak ...)

Ororen buru antolatzaileen arabera bilan baikorra izan da

XEHETASUNAK, BIDEOAK & EGITARAUA gure blogean http://glisseguna.blogspot.fr/