BREBETA EUSKARAZ !

Debekuen gainetik, euskaraz

Asteburuan iragan da Seaskako Ikastolen Kontseilua, 34 ikastoletako 110 ordezkari bildurik biltzar nagusian. Ikastolen Kontseiluak Brebeta euskaraz izaten segitu behar dela aldarrikatu du Hezkunde Ministeritzari begira eta hizkuntza politikan atzerapausorik ez duela onartuko adierazi. Heldu den ostegunetik goiti debekuen gainetik Brebetako zientzietako froga euskaraz eginen duten ikasleei eta kolegioei sustengua adierazi diete "Brebetea Euskaraz" zion afitxa eskutan. Gisa berean heldu den ostegunean ekainaren 29an oren batetan  Donibane Garaziko Zitadela, Kanboko Errobi eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioen aitzinean eginen diren elgarretaratzeetarako deia ere egin dute.